ELKARBIZITZA

 

Zentroko hezkuntza-komunitatekide bakoitzak bere era propioan bizi ohi du egunero bertan gertatzen dena. Hau hamaika faktoreren isla da: bizi-esperientziak, inguruan edukitako balioak eta haien barneratze-maila, barne-sinesmenak, garaturiko bizitzarako gaitasun eta konpetentziak... Aniztasun zabal honek eragin zuzena du elkarbizitza intrapertsonal zein pertsonen artekoan.

Hori dela eta, ezinbestekoa da espazio fisiko eta denbora ematea gure arteko ELKARBIZITZAREN inguruko hausnarketari: zer da elkarbizitza?, zer iritzi dugu gure ikastetxeko elkarbizitzari buruz?, ondo al gaude?, ondo egoteak denentzat antzeko zerbait esan nahi ote du?, hobeto egoteko zer behar dugu?...,

Elkarbizitza Planaren HELBURUAK:

 - Errespeto eta tolerantzia jarrerak bultzatzea.
 - Eskolako kide izatearen sentimendua indartzea eta denok gustora egotea.
 - Elkarbizitza arauen beharrizana barneratzea.
 - Lankidetza eta solidaritate egoerak sustatzea.
 - Eskola osatzen duten partaideen artean jarrera agresiboak, xenofoboak zein gainerakoak baztertzea.

 

Jolas kooperatiboen bidez lantzen dugu elkarbizitza.

Jolas kooperatiboak irabazle edo galtzaile gabeko jolasak dira. Modu kooperatiboan egin behar diren jolasak dira (guztien ekarpenak kontutan hartu behar dira, elkarlana bultzatuz eta bazterkeriak alde batera utziz) eta balore batzuk lantzeko balio dute (talde kohesioa, konfiantza, kooperazioa, sormena…).